XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Oporretarako planak

Ingalaterrako unibertsitateetan maiatzean egiten dira azterketak.

Paul belarretan etzanda zegoen azterketa-gelaren aurrean.

Ondoan, beraren lagunak, Sheila eta Charles, zeuden eserita.

Unibertsitatean lehen kurtsoko ikasleak ziren hirurak, eta kurtso-bukaerako azterketak egiten ari ziren egun haietan.

Handik ordu erdira zuten hurrengo azterketa.

Baina hiru ikasleak ez ziren ari hizketan hurrengo azterketaz; beren oporrei buruz ari ziren.

- Nora zoaz uda honetan? - galdetu zion Sheilak Pauli.

Galesera - erantzun zion Paulek - .

Landetxe landetxe: casa de campo batean egongo naiz.

- Landetxea duzu Galesen? - galdetu zion Charles-ek.

- Ez da nirea - erantzun zion Paulek - .

Osabarena da.

Normalean bera joaten da hara oporrak pasatzera; baina aurten aurten: este año Greziara doa, eta bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, ni egongo naiz haren etxean.

- Eta zuek, nora zoazte oporretan? - galdetu zien Paulek .

- Ez dakigu - erantzun zion Sheilak - .

Ez dugu oraindik erabaki erabaki: decidir.

- Zergatik ez zarete biok Galesera etortzen? - esan zien Paulek - .

Nirekin pasatuko dituzue aste bat edo bi.

- Zer iruditzen zaizu, Charles? - galdetu zion Sheilak.